ZAKARRIK EZ EKARRI http://zakarrikez.nireblog.com BIDALI ZERBAIT: BADAKIGU ZER EGIN HOBERIK EZ DAUKAZULA: zakarbarik@hotmail.com Wed, 21 Jul 2010 22:10:37 +0100 ZAKARRIK EZ EKARRI http://static.nireblog.com/imagenes/logo.png http://zakarrikez.nireblog.com http://nireblog.com FUTBOLA ETA ABERRIA http://zakarrikez.nireblog.com/post/2010/07/11/futbola-eta-aberria http://zakarrikez.nireblog.com/post/2010/07/11/futbola-eta-aberria zar_patria_aragon_cd.gif
20 urteko aznaratoa baino eraginkorragoa, futbola!!! Espanyako selekzioa munduko txapeldun suertatuko ote? Euskal herriko bazterretan olé eta olé!!! Illa illa illa, Villa maravilla txupinazoaren zain Iruñeko udaletxe plazan!! El Mundo egunkari espanyarrean irakurriya sanferminetako zezenketen kronikan –festa abertzale hori-, Zabala De La Serna goitizeneko sasikazetariak, uztailak 8ko edizioan: “En el sexto de la tarde ya había huido la clásica peña Borussia a los televisores –Alemaniaren aurkako finalerdia jokoan Espanyak sanpermin egunian-. Los mamonazos proetarras de las peñas de sol agitaban banderas germanas. Una chavala con un par les toreó desde sombra con la de España…”. Espanyako selekzioaren alde ez bazaude mamonazo proetarra , zu! To kazetarien etika, deontologia edo denadelakua! Eskerrak Euzkadiko selekzio ofizialik ez daukagun!
ISILDRO AHOZABAL

Comments

]]>
Sun, 11 Jul 2010 15:21:20 +0100
ENKANTEA http://zakarrikez.nireblog.com/post/2010/06/29/enkantea http://zakarrikez.nireblog.com/post/2010/06/29/enkantea enkantea.jpg
Enkante aretoa jendez leporaino bete da. Batzuk, aulkirik ezean, aretoaren ertzetan pilatu dira zutik. Bertakoak nahiz atzerritarrak, denak daude urduri enkantea noiz hasiko zain.
Enkantegilea enpresaburu aski ezagun bi alboan dituela dago eserita mahaian. Goizeko bederatzietan eguneko lehen eskaintza atera dute enkantera.
–Egun on denoi, gure lehen eskaintza 1000 euroan jarri dugu, nork ematen du gutxiago?

–900 euro! –oihu egin du andre nagusi batek aretoaren barrenetik.
–Nik 800! –gainjarri zaio aurrekoari ahotsean hego amerikar doinua ezagun duen gizontxo beltzaran bat. Isiltasuna barreiatu da gelan…
–650! –eztarria urratzeraino oihu, sudurrean piercing-a ageri duen neska gazte ilehoriak gelaren erdialdetik.
–500 euro! –beste hegoamerikar batek aldamenetik. “Oraingoan autoa saldu beharko dugu, eta txoped eta mortadela gehiago jan, baina zer egingo diogu ba…!”, esan dio belarri ertzera emazte aurpegi goibelari.
mortadelo.jpg
–400 euro nik! –Europa ekialdeko azentudunak lehen lerrotik. Zurrumurrua zabaldu da jendartean, harridurazko keinuekin lagunduta.
Enkantegileak alde banatara eserita dituen enpresaburu biei begiratu die eta baiezko keinua bueltatu diotenean, mailutxoa eskuan hartu eta esan du:
–400 euro… bat… 400 euro… bi… eta…
–Nik 300!!! –bigarren lerrotik etorri da txilioa. Mundu guztia hasi da buruen artetik 300ekoa bota duena nor izan den ikusi guran.
Enkantegileak egurrezko mahaia mailuaz jo eta esan du: –Esleitua! Lanpostua bigarren lerroko gazte zarpailarentzat da. Hilean 300 kobratuko du.
Enkantegilearen ondoan dauden enpresaburuek irribarre egin dute eta kontratua sinatzera deitu dute esleipenduna. Jarraian bigarren lanpostu eskaintzaren enkanteari ekin diote.

Roger Lonbide

Comments

]]>
Tue, 29 Jun 2010 23:14:02 +0100
KAMIYO BERRI HORI DALA TA http://zakarrikez.nireblog.com/post/2010/06/27/kamiyo-berri-hori-dala-ta http://zakarrikez.nireblog.com/post/2010/06/27/kamiyo-berri-hori-dala-ta aurrera.jpg
Jun dan aspaldin adittu dittuten txorakeririk haundinak aditzen ari naiz egun hauetan, esplikatzera nua zer dala ta.
Donostiako Bigarren Ingurabidea deitu diyote eta propaganda faltarik ez du. Periodiko, radiyo eta telebisiyuan beste konturik ez da, eguardiko partian bi bider ikusi det gutxinez. Baña bueno, kontubakin bizi dan jendiak hori egitia, bueno, hori etzait grabia iruditzen.

Grabiena da jendia txoatzen dagola bire berri hori noiz irikiko. Zai aizue, zai jarrita daude oañ arte behartu ez dian bire berri hortan ibiltzeko.
post_escalextric.jpg
Astiarran esan zien aurrekuan sekulako adelantuba izango dala herriyantzat, Urnitatik ere hamar minutun allatu omen leike Donostira, paisaje zoraarrik omen dittu, tunelak ze esanik ez eta Euskadiko zubiyik haundina ere bertan. Ez pentsa ezjakiñian ari dianik gañera, jun dan igandian bertan pasiatutakuak dia hola ari dianak
Izane autoridadiak badaki inbustekeriya egiten eta hortxe letu nun anuntziyua periodikuan: "Oinezkoak eta bizikletak LEHENBIZI, ekainaren 20an igandea estreina ezazu oinez edo bizikletaz Donostiako 2. ingurabidea, Gipuzkoako komunikazioak goitik behera aldatuko dituen autobide berria". Eta ze nahi dezue esatia? Hori baño tranpa haundigorik ezin leike egin, ez oñezkuak eta ez bizikletak ez baitu kabidarik izango kamiyo hortan sekula. Jende txolin pranko ibilli da; fotorrafik egin dittue, txakurra pasiatu, umieiri eakutsi zer dan aurreapena eo igande originala pasa. Bai ondo... poztutzen naiz zuengatik baña egunero pasako omen dian 40.000 kotxe ta kamioin artian ez dezue tokirik izango.
kamioiek.jpg
Santiyomenditik begira jarri zattezte eta ikusiko dezue zer dan aurrera egitia. Autoridadiak "Gipuzkoa, zurekin, aurrera" esaten du eta aurrera egiteko kamiyua behar...
Jun dan ostialian egondu nitzan kamiyo horri begira eta etsita etorri nitzan etxea. Arantzazuko takuari kendu diyot hoja eta hortxe ikusi det Txirritan bertsua. Apropos egiña dirudi, hemen dezue:

EUSKAL HERRIA ITXUSTEN
Gure lurretan len xamurra zen
gozatzea kerizpean,
garai hartako patxadak orain
zeinek hartu lezazkean!
Negar malkoak datozkie sendo
egun bat eta bestean
euskal mendiyen burusoilketa
hain nabarmen ikustean.
Garai bateko zuhaitz ederrek
itzala zuten lekuko,
euskaldun on bat nola etzaigu
haietaz gogoratuko...
aurreko zarrak piztu baleizke
ez ote bertan lertuko?
beren lurralde berdingabea
ez luteke ezagutuko.

Joxemanuel, hoi dek hoi Sanjoanetako errealiya hernaniarrentzat...

A.Goenaga

Comments

]]>
Sun, 27 Jun 2010 23:53:37 +0100
EISKALT SCHOKOLADIG http://zakarrikez.nireblog.com/post/2010/06/12/eiskalt-schokoladig http://zakarrikez.nireblog.com/post/2010/06/12/eiskalt-schokoladig txoko.JPG
Adi, lagunok,
litxarreroak, gozozaleak eta ahozuriak; txokolatezaleak, txokolategileak eta txokolate-saltzaileak; denok mizkeak, zintzurleunak; guztiok ñapurrak:

geure euskaltegi berezia daukagu gozamena lantzeko.

Minen gozamena!

Alemanian.
Merkela baino merkelagoa: 2,99 €

JON

Comments

]]>
Sat, 12 Jun 2010 14:19:37 +0100
METROKO BIOLINISTA http://zakarrikez.nireblog.com/post/2010/06/12/metroko-biolinista http://zakarrikez.nireblog.com/post/2010/06/12/metroko-biolinista Munduko biolinistarik onenetako bat omen da bideo honetan York Berriko metro geltoki batetan biolina jotzen agertzen den hau: Joshua Bell.

45 minutuz jo zuen metroan: Bachekin hasi, Schuberten Ave Maria gero, Manuel Ponce, Massenet eta amaitzeko berriro Bach. Inoiz inork idatzi musika pieza dotoreenatako batzuk, biolinista onenatako batek 3,5 milioi dolarretan baloratutako 1713ko stradivarius batekin jota.

Bi egun geroago Bell Bostonen ematekoa zen kontzerturako sarrera guztiak agortuta ziren, sarrera bakoitzak 100 euro balio arren. Metroan, ordea, inor gutxik erreparatu zuen Joshua Bellen interpretazio dotorean. 45 minututan milaka lagun pasatu ziren bere aldemenetik. Gutxik hartu zuten Bellen musikaz gozatzeko tartea. Ama besotik tiraka zuen hiru urteko neskato bat izan omen zen Belli arreta gehien eskaini ziona. 32 dolar bildu zituen biolinistak metroan hiru ordu laurdenetan: Bostonen ematekoa zen kontzertuko sarrera bakar baten heren bat. Egunerokotasunak jaten gaituenean edertasunaz erreparatzeko gaitasunik gabe geratzen garela eta gauza ederrak begi aurrean izanagatik ez ditugula baloratzen salatzeko balio izan du Washington Post egunkariak antolatu performantzeak. Kultura zuzenduaren zatartasunaz ere hausnartu zitekeen.

ISILDRO AHOZABAL

Comments

]]>
Sat, 12 Jun 2010 10:53:39 +0100
PATEAR EL CAPITAL http://zakarrikez.nireblog.com/post/2010/05/24/patear-el-capital http://zakarrikez.nireblog.com/post/2010/05/24/patear-el-capital

Eskuarteko dirua hankapean jarri, errenkadan egon eziñak eragindako zoroaldiak, diruaren tronuaren gainean saiatutako ariñ-ariña…”¡Patea el capital!” deitu diote, eta egileek ez dute beraien izenik ez azaldu ez saldu nahi…

dirua zapaltzen
dirua hankapean
dantzan zakarraren kontra
ole, ole eta ole!!

Comments

]]>
Mon, 24 May 2010 15:30:52 +0100
HOMEOPATIAZ http://zakarrikez.nireblog.com/post/2010/05/12/homeopatiaz http://zakarrikez.nireblog.com/post/2010/05/12/homeopatiaz homeopatia_1.jpg
Homeopatiaz hitz batzuk gaurkoan.
Homeopatia engainu hutsa dela esanez honako elkarrizketa bidali digu lagun batek, zer iruditzen zaigun galdetuz eta iritzia eskatuz. Eta emanean hasi gara. Gutako batek "bo: eta hau dana zeatik ez moldau blogeako?" esan du eta hementxe gatoz, Salvador López Arnal-en "En el caso de la homeopatía el daño es por omisión" artikuluari erantzuna ematera.
Puntuz puntuko erantzuna izango da honakoa. Zuen puntuen zain, hona hemen nireak.

* Eunatek ez du homeopata titulurik beraz esango dituenak afizionatu batek esanak izango dira; ikasi nahi duen afizionatu batek esanak.
* Homeopatia askotan hartua banaiz ordea eta niri efektua egiten dit. Eztabaida intelektual honetan hasi aurretik hori argi utzi nahi nuke; niri farmaziako "betiko botikak" (alopatikoak, Osakidetzak finantziatutako horrek) bezalaxe funtzionatzen didala homeopatiak. Noiz, nola eta zergatik ez dakit baina hobekuntza nabarmena izan ohi da.

* Eztabaida honetan, sesio honetan, ezingo da pakerik egin. Izan ere alopatia (Osakidetzarena, beno, Gaixokidetzarena) eta homeopatia ("alternatiboa" baina aldi berean farmaziakoa eta belardendakoa, bietakoa) ez dira sekula konforme jarriko. Ezin dute. Definizioz alopatiak ("alo" ezberdina, kontrakoa) kontrakoa denarekin sendatzea esan nahi omen du eta homeopatiak ("homeo" antzekoa, tankerakoa) antzekoa denarekin sendatzea. Hemen printzipioen arteko talka dago beraz. Baina botere talka ere bai, alopatiak gobernu gehienen babesa eta monopolioa dauka eta homeopatiak aldiz ez. Hainbat tokitan panorama aldatzen hasi da, esaterako Espainian homeopatia "mediku ekintza" gisa izendatu zuten iaz. Homeopatiaren zeharkako aitortza horrekin beldurtu egin dira gaur egun lanean ari diren (baina mediku ez diren) homeopatak. Baina kontrako bandoan ari diren medikuak ere ez dira kontentu egongo, fakultatean ikasitakoarekin zer ikusirik ez duen gai sakon eta konplikatua ikasteko gogorik ez diegu antzeman.
homeo.png
* Gauza bat da harrigarria. Homeopatia plazeboa dela esanagatik, diluzio handiek eraginik izatea ezinezkoa dela ziurtatuagatik, gogor desprestigiatuagatik eta ez duela funtzionatzen frogatu dutela baieztatuagatik egunero milioika pertsona ari da pilulatxo horiek hartuz. Asko eta asko hobetuz eta sendatuz. Hemen Galileok esan zuena esan behar da nire ustez: eppur si muove, zuek nahi duzuena esango duzue baina honek funtzionatu egiten du! Hau da, zuen zientziak hemendik ehun urtera esango du: oker geunden, halako Nobel saridunak X eta Y frogatu ondoren ikusi da homeopatiak nola funtzionatzen duen. Nik 2076 arte bizi behar dut gutxienez, akaso ikusiko dut halakorik.
* Gaur egungo alopatiaren oinarri teorikoen eta jakintza zientifikoaren arabera homeopatia (eta baita ere Bach Loreak, akupuntura, reflexologia...) farsa handi bat da, ez da posible. Zergatik ez da posible? Euren zientziaren dogmetatik (enpirismotik abiatutakuak eta aldakorrak baina dogmak) abiatuta ezin delako aztertu. Printzipio aktibo nahikorik gabe ez dago efekturik dio alopatiak eta kontrakoa frogatzen du homeopatiak, zenbat eta konzentratuago orduan eta efektu azkarragoa eta handiagoa dio alopatiak eta homeopatiak kontrakoarekin egiten du lan etab. etab. etab.
medalternativa.jpg
* Homeopatirean efektuak ez direla frogatu gezurra da. Salvador Lópezek kontatzen duena bestelakoa da, berak aipatzen dituen probak alopatiarentzat eginda dauden dosifikazio eta neurritan eginda daude, ez dira homeopatiaren proportzioak jarraitu, ez maiztasuna eta ez kopurua, beraz oso logikoa da homeopatiarenak ez diren dosifikazioan hartuta botika horiek alopatiaren efekturik ez lortzea. Adibide bat, Ignatia Amara botikatxo homeopatikoa hartzeko homeopatak hainbat galdera egin behar ditu: zenbat disgusto izan dituen pertsonak, pena duenean negar egiten duen, bakartzeko eta zakartzeko joera duen edo barrua askatzekoa eta beste hainbat kontu, eta horren arabera erabaki zein disoluziotan eta zer nolako maiztasunarekin hartu behar duen. Hori ez du alopatiak egiten, ez du horretarako beharrik ikusten, printzipio aktiboa baldin badauka denongan berdin egin behar baitu efektua. Beraz sistema baten irizpideekin bestea neurtu eta ondorioak ateratzeak ez du ezertarako balio, ez bada manipulatzeko.
* Honako froga hau egin dezatela: homeopaten kontsultetako bezeroen historialak hartu, seguru prest dagoela bat baino gehiago, eta egin jarraipena. Ikusi gaixo horiek zer nolako analitikak dituzten, ikusi historialak, aztertu homeopataren tratamenduaren ondoren zer nolako analitikak eta sintomak dituzten. Hain samurra dena egitea ez zaie bururatu? zientzia eskasa al da hori? ez ote da enpirikoa?
sanjoan.JPG
* Rebelionen bertan Salvador Lópezi egindako beste elkarrizketa bat , topatu dut, esku artean dugun elkarrizketa honen lehen zatia. Detailetxo bat, bat bakarra, eta nirekin dena esana dago. Hiperikoa edo San Juan belarra plazeboa dela baieztatzen du bertan, ez duela ezertarako balio. Toxikologia eta farmakologia estudiatu dituen batek hori esatea gogorra egiten zait niri... Izan ere gogoa hartuz gero erraz askoa da frogatzen. Berak har ditzake egunean hiru basokada infusio eta ederki nabarituko du aldea baina ez zaio okurritu antza. Beste zerbait ikusten dut nik honen atzean, industria farmazeutiko boteretsuaren itzala. Kontuan izan Alemanian 2006an Prozac baino gehiago saldu zela hiperikoa eta gaur egun Alemaniako eta beste hainbat herrialdetako antidepresiboen merkatuan hiperikoz egindako botikak direla nagusi. Ulertzekoa beraz hainbat laborategi kakalarriak jota egotea eta beste hainbeste euren botikekin lan egiten duten medikuak ere. Zein da erremedioa kakalarriarentzat? etsaiari eraso egitea.
* Titularrari buruz hitz pare bat. "En el caso de la homeopatía el daño es por omisión". Bien. Hipokratesen juramentuagatik esaten du hori, "primum non nocere", beste edozerren aurretik kalterik ez egin. Hori bera da hain zuzen medizina alopatikoak egiten ez duena, bigarren mailako efekto txarra duela mediku honek berak aitortzen du. Nire ustez zenbaitetan botika horretxek berak egindako kalteak akabatuko zaitu eta ez gaixotasunak. Zenbat pertsona ezagutzen dituzue gorputzean sartu dieten kimioterapia edo radioterapiaren prospektoa irakurri dutenak? Aspirinaren prospektoa irakurri liteke eta kimioarena ez? zergatik ez dute uzten? Beraiek homeopatiari leporatzen dioten plazebo efektu hori pikutara joango litzatekeelako gaixoak informazio guztia bere esku izango balu eta horrekin sendatzeko aukerak asko gutxituko litzaizkiokeelako. Txertoekin ere berdin. Orain artean ez dut diru konturik aipatu baina puntu honetan esan behar da botikatxo hauek oso oso garestiak izaten direla, beste era batera esanda, hemen baten bat gure gaixotasunen kontura lepoa loditzen ari da. Eta estatistiken arabera ia denok minbiziren bat izango badugu (bide batez esan hipokondriakoak zakuan sartzeko marketing dotorea dela hau) hara zer nolako bezero pila daukagun kolpetik...
quimio.jpg
* Homeopatiaz aritu naiz ez homeopatez. Homeopata zentzuduna denak asunto larriren bat ikusiz gero eta berak ezer egin ezin badu, dagokionarengana bidali behar du gaixoa, hori esatea pellokeria iruditzen zait. Hori ez dutela egiten? Arazo deontologikoa, ez homeopatiarena. Hau ikusirik harritzekoa zera da; oso salaketa gutxi dagoela homeopaten kontra, batez ere kontuan edukita homeopata bat salatzea zein erraza den. Kontuan izan ez daukala jardun horretan aritzeko legezko titulurik eta mediku elkargoak hortxe egongo direla prest salaketa partikularra aurkezteko.
* Animaliak. Eta umeak. Hau da, gu geu baina heldu izan aurretiko garai hura, animaliago ginen garai hura. Kazetariak animaliak aipatzen ditu baina haurrei buruz galdetzea ahaztu zaio. Kasualidadea izango da baina hortxe dago homeopatiaren arrakastarik handiena eta horri buruz galdetzea ahaztu egin zaio. Zergatik funtzionatzen du hain ondo umeetan? Gipuzkoako zenbait anbulategitako pediatrek homeopatiarekin bakarrik egiten duten lan. Homeopatiarekin bakarrik. Primum non nocere. Kontuan izan gutako edonork egin dezakeen ikastaro bat eginda ari direla homeopatia ematen. Nik bizi izan dudanagatik gaixotasuna larria denean eta homeopatiak emaitzarik izan ez duenean erabiltzen dute botika alopatikoa baina ahal den gutxien. Zergatik? Non daude kazetariak? non daude zientzialariak?
apotecaria.jpg
* Animaliak. Animaliekin homeopatia erabiltzen ari da gaur egun albaitari homeopata asko. Mediku homeopatez gain hauek ere oker daude eta lortutako emaitzak huskeria dira, anekdotikoak, plazeboari esker lortutakoak. Benetan uste duzue hainbeste ergel dagoela bazterretan? homeopatia delako fartsa hau ikasi, erosi eta errezetatzen ari diren guztiak engainatu egin dituzte? Buenos Aireseko zoologikoko sugeak ere engainatuta sendatu dituzte?
* Hauxe nire erretolika. Komunisten agurra eginez "salud y honor" esango dizuet bukatzeko, kontu honetan biak baitauzkagu jokoan. Bide batez kointzidentzia aprobetxatuko dut esateko Espainiako Errepublika garaian homeopatia ez zela gaur egun bezain arbuiatua baizik jakintza estudiatua eta praktikatua. Madrilen bertan bada horren froga eder bat Instituto Homeopático y Hospital de San José deiturikoa 1878an ireki zuten eta historia oparoa izanagatik diktadura garaian itxita eta zokoratuta eduki zuten. Denok dakigu zer nolako dotrinak gailendu ziren lau hamarkada haietan ezta? Ba niri batzuetan iruditzen zait gaur arrazoiaren izenean homeopatiaren kontra ari direnek badutela garai hartako mediku frankista karka haien antzik...
EUNATE GULER

Comments

]]>
Wed, 12 May 2010 16:53:13 +0100
ELEBITASUNAREN ALDE http://zakarrikez.nireblog.com/post/2010/05/05/elebitasunaren-alde http://zakarrikez.nireblog.com/post/2010/05/05/elebitasunaren-alde dsc00103.JPG
dsc00102.JPG

Kortezubi. 2010eko apirillan 30a, baixaku.
Zaldi-probi. Geure popak hoztu baik holakoxe kojiñak dakauz azpixan. Ikusi ikusi zelako mezu dakarren.

LADY ANPHETAMINE ETA LADY BACH

Comments

]]>
Wed, 05 May 2010 16:51:26 +0100
BERANDU AFALTZEAREN INPLIKAZIO POLITIKO-ESISTENTZIALAK http://zakarrikez.nireblog.com/post/2010/04/22/berandu-afaltzearen-inplikazio-politiko-esistentzialak http://zakarrikez.nireblog.com/post/2010/04/22/berandu-afaltzearen-inplikazio-politiko-esistentzialak 790439.jpg
Irratiko jardun honetan, misterio kosmogoniko unibertsalei huts iritzirik, etxe-barruko misterio domestikoak ditut aipagai.
Aspaldian aztoratzen nauen misterio soziologikoa da: “zergatik afaltzen da horren berandu Espainian?” Nolatan pasa da jendea, belaunaldi batean, iluntzean afaltzetik ia gauerdian afaltzera? Ze laineza da hori?

Berandu afaltze hori kastillanotzearekin lotzen da, eta jendea gizentzeko, tontotzeko eta desmobilizatzeko inbentu español bat dela proposatzen da.
Bidenabar, abertzaleei oroitarazten zaie ezin ezkon litezkeen gauzak direla Espainiaren mendetik libratu nahi izatea eta berandu afaltzea.
Eta hola.

IÑAKI SEGUROLA

Comments

]]>
Thu, 22 Apr 2010 16:00:56 +0100
EUSKAL HERRIKO GIXON-PROBA TXAPELKETA http://zakarrikez.nireblog.com/post/2010/04/20/euskal-herriko-gixon-proba-txapelketa http://zakarrikez.nireblog.com/post/2010/04/20/euskal-herriko-gixon-proba-txapelketa danak.JPG

Gixon batzuk besutan eukitten dabe inddarra, beste batzuk hainketan gehixa, ahutik inddarra galtzen dabenak be eztiz gitxi eta ulik inddarra emoten ei dotzan sansonik be bara bazterretan (pitun inddarra daukela, danak dauke sinistu biharra). Batzuk kamioik mobiuten dabez, beste batzuk abioik eruten dabez tatarrez; hamen gurin harrixe altzati de gehixen zabaldute dana ; kubiku, zilindriku edo harri historiku baina lepun bardintzen da lana.

Guk ez dakiau zein dan mundun inddar gehixen dakarren gixona!. 327 kiloku jasoten daben Mieltxo Saralegi ero beran tokixe hartu nahi izango daben erozein be ezta makala, eztotzau meritoik kenduko, dana dalako probi ixanda be, gixonak demostra rau inddara baraukela. Jun dan Martzun 14an Nabarnizen jokatu zan Euskal Herriko Gixon-Proba Txapelketan bertatik berta ikusi genduzen holako kastako lau gixon: Barakaldoko Oskar Perez, Juan Carlos Perez laudixoku, Urpe dimoztarra eta Gernikako Mikel Alzola; hauxe azkanau de azkan hamalau urtitako txapeldune.
ALZOLA
alzola1.JPG

LOPEZ
lopez2.JPG

PEREZ
perez12.JPG

URPE
urpe4.JPG

Belendizetik gora ezta kamiño zuzenik Nabarnizea hallateko baño gu neke baik guz, kotxeko kalefaziñoi biztute. Probalekun kriston hotza, hotza ta humerari, harrixe mobiuteko giro txarra dakixenak esaten dabenez. Eta Bizkaixan dakixenak pillu diz, nahi dabenak Nabarnizen topako dau maixo ona. Giru beru re ordi, Mikel Alzolak desafixu botatze beste hirurai eta han ezta bromaik. Ordu erdixin 800 kiloko harrixaz zeñek plaza gehixa eiñ, hoixe da lana; Alzolak hotabi miñutun marki hobetukobala usten dau eta hamen datoz kontuk.

Honezkio konturatu zaze hau gixon-probiau eztala modan jarten hasi dan proba klase bat. Taldin, alkarren albun, "hauxe rou geure harrixe" esanda jokaten dan probioi baño askoz latzaua bitxandu gazku guri Nabarnizen ikusittaku. Hamen gixonezko bakarra ikusi dou zaldixak erabiltten daben harrixai kati ipini eta harei gantxuaz agarrata tengaraka; tengaraka, tatarrez, ixittun, kolpeka, eziñin, danak emonda, esplotateko puntun.

Izugarrixe bittandu gazkun, sustateku be bai batzutan, zuen tarteko baten batei izugarrikeixe be bittanduko gako.
perez14.JPG

Probi amattutakun eztiz ibiltxeko gai, lau patan jarri eta gerriku solta arte momento larrixak eoten diz, geuri be arnasestuk emotezku konturatu baik. Urpek frontoiko txapazpixan einddako aienik oso oso luzik bitxandu gazkuzen, luzieixak. Astuk baño arrantza goorrauak, bueno, astun parekuk bañe pertsonin bularretik.

Lelengoku Oscar Perez ixan da. Holako kankallu harrixan kontra makurtzen ikusi douenin ixildu ein gaz, errespeto saludu ettetzanela bitxandu gazku eta geuk be harrixai men ein nahi ixatzau, zeozelan. Bañe hau gixonau harrixe bera baño goorraua ra eta hau ezta berba-joku egixe baño, ordu erdi eternun azkan segundurano goor eitza ten harrixai. Hiru plaza ta erdi ein dauz.

Juan Carlos Lopez be ez da gixon txikixe bañe asko sufriute ein dau lana. Zeruai behatzetzan eta probalekuko paetin foko demasak topaten zittuzen, eurakatxik itsotute ein dau lana. Beran emaitzi: bi plaza eta hiru zintta.

Urpe txikerra dou, arratiku eta txikerra, dimoztarra. Abarkak eleante lotute hasi dau biharra bañe asko penatu de, ahal ixan douen beste eitzau saka bañe azkana ixati toka gako: bi plaza eta ixe ixe zintta bat.

Eta azkanin, egungo txapeldune, gernikarra. Lelengo bidar behatzezunin txikixena eta makalena emoten dau bañe harrixai emotzan lelengo kolpetik ikusi dou zeintzuk dizen honen gixononen abilidadik.

Lelengo plazi zortzi minututan ein dau eta beran relojeru dan Jose Antonio Elorrieta "Santxo" ezaunan esanetan proba demasa eta ikusgarrixe ein dau. Harrixe aidin erun dabela esati iual gehixei ixango litxake bañe haren besuai behatute biharrak erreza emoten ban. Azkanengoko segundutan eziñe zan nausi, zentimetro gitxiatxik ez da halla hiru plaza t´erdire.

"Santxo" attatu dou eta proba hontako lau relojeruk attatzi be merezi rau. Itzañik ez, bañe relojero on bat beharrezku re tengaraka dabillenantzat. Belarri-ezkiña gozo-gozo ettetza berba relojeruk, kokotetik iseitte dakarren erlojuai baño gehixa behatzetza gixonai, ure hurreatzetza, toalli dobla eta plazako giro ittogarrittik babestu; honek entrenadorik ein bileukena ondo baño hobeto beteten dabezela bittandu gazku.

Horrek gixononek sufriuteko inddarra nundik ataten daben eztakiau, holako agonixi aukeratzeko biharra nundik etorten gakoen be demaseko misteixu re gutzat. Galdera bobuk diz Nabarnizeko domeka atsaldeako, emoten dau iñok eztaukela holako preokupaziñoidik.

Onena dozue irudixak ikusti, hamen segidun datozen bideuari behatu eta gero esan esan biharrekuk. Eta berta juteko aukeraik barakazue ez eiñ dudaik, 10€ron truke demaseko espektakulu eukikozue behixan aurrin. Andrazkun sarrerik erdixe balixo dau, arrazoik eztouz ezautzen, baño asma geinkez. Ziento batetik hamar bat ixango giñan emakumik eta, gehixenak, tiralaixan emaztik, ero alabak, o bestelan sarixe emotea jundako herriko amandre eleantik.

LADY ANPHETAMINE ETA LADY BACH


Alzolak ondu baietz!

hamen relojero on bat

azkanengo segundutan eziñe Alzolak

harrixen soiñu...

hamen relojero profesional bat

harrixai errespeto saludu ettetzo?

jueza lanin


Urpe txikerra, abarkak eleantik

Comments

]]>
Tue, 20 Apr 2010 16:31:18 +0100
TIOMERSAL, ZENBAT MERKURIO DAUKAZU ODOLEAN? http://zakarrikez.nireblog.com/post/2010/04/12/tiomersal-zenbat-merkurio-daukazu-odolean http://zakarrikez.nireblog.com/post/2010/04/12/tiomersal-zenbat-merkurio-daukazu-odolean vakcinos.jpg

A gripeari buruz aritu ginenean txertoek izan ohi duten osagai arriskutsu bat aipatu genuen, merkurioa hain zuzen ere, txertoetan tiomersal edo tiromersal izenez agertzen dena. Xuabe esanda txertoetako merkurioa osasunarentzat kaltegarria zela esan nuen orduan eta gaur gehiago esateko moduan naiz. Izan ere egunotan Audientzia Nazionaleko 4. Sekzioan epaiketa ari dira egiten, bertan seme-alaba autistak dituzten 70 familiek txerto laborategien eta Osasun Ministerioaren aurka egindako eskakizuna ari dira aztertzen.

Kontu honek ez du iskanbilarik sortu, ez dugu inongo irrati, teleberri edo egunkaritan honen berririk irakurri baina batzuri gaia biziki interesatzen zaigu. Gure osasunaren alde ari omen diren horiek gure hobe beharrez egindako beste barrabaskeria bat agerian geratu daitekeelako.

Egia aitortzera ez dut fede handiegirik, uste baitut osasun sailek eta txerto fabrikek arrazoi izaten jarraituko dutela baina kontra egin beharra dago. Zorionez bada fede handiz kontra egiten ari denik ere, Robert Kennedy zenaren semea, Robert Kennedy Jr. abokatu ospetsua da AEBetan timerosalaren kontra gogorren ari denetako bat.
timerosal.jpg

Apurka bada ere begiak irekitzen ari garela esanez amaituko dut, A gripearen kontrako txertaketa kanpainak izan duen porrotak jendea informatuago dagoela adierazten dit niri. Honela bada, aldekoek esaten dutena eta kontrakoek esaten dutena irakurtzera gonbidatzen zaituztet, gero bakoitzak aterako ditu kontuak!

Hona gai honi buruzko eztabaida interesgarri bat:

EUNATE GULER

Comments

]]>
Mon, 12 Apr 2010 19:29:42 +0100
BIZIA EZ DA GARBIKETA http://zakarrikez.nireblog.com/post/2010/03/29/bizia-ez-da-garbiketa http://zakarrikez.nireblog.com/post/2010/03/29/bizia-ez-da-garbiketa

Maximo Sandin irakasleari grabatutako bideo baten lehen atala da hau (osorik ikusteko, egin klik hemen).
Darwinismoa, eboluzioa, selekzio naturala eta abarrak kuentotxino bat direla dio. (Kreazionismo jainkotiarrarekin bat egin gabe, noski.)

darwinismo.jpg
Zientzia garailea bedeinkatutako kuentotxino bat da eta boterearen sostengua: botereak bere buruari eusteko bilatzen dituen oinarri naturalen bilaketa. Adibide estremoa: Darwin dago Hitler-en oinarrian.
"Gen berekoia" eta gainerako gezurrak.
Zikinaren Kontrako Gerraren arriskuak. Bakterien beharra, eta garbitasun aseptikoaren eta txertoen gezur kriminalak.
Biziak zikina berekin du.

MOHAMMED AL-ZAKAR

Comments

]]>
Mon, 29 Mar 2010 12:12:35 +0100
MIKEL LIZARRALDE GOENAGARI ELKARRIZKETA http://zakarrikez.nireblog.com/post/2010/03/24/mikel-lizarralde-goenagari-elkarrizketa http://zakarrikez.nireblog.com/post/2010/03/24/mikel-lizarralde-goenagari-elkarrizketa dsc000861.JPG

Mikel Lizarralde Goenaga bidente eta medium urretxuarrari joan den martxoak 12an egindako elkarrizketa duzue honako hau. Bazkari begetarianoa eginez mahai baten bueltan elkartu gara Mikelen mundu eta zeru ikuskeratik gertu dagoen Eunate Guler eta urrun dagoen Iban Lopez de Abetxuko.

Iban Lopez de Abetxuko: Otamotzen egindako elkarrizketa letu diat eta... nola esan, urruti sentizen nauk kezka hauetatik, oso urruti egia esan. Niretzat ez duk inportantea hil ondoren zerbait dagoen jakitea, Jainkorik badagoen edo ez jakitea. Nik hamairu urterekin galdu nian fedea, gogoan diat nola esaten nion nire buruari: "ya ez det sinisten, nola biziko naiz sinestu gabe?"

Mikel Lizarralde: Hori izango duk ez dualako inoiz krisi fuerterik eduki, hau da heriotzaren bat inguruan, familian adibidez.

Iban Lopez de Abetxuko: Ez, ez, ez duk horrela. Nik ere krisiak izan dizkiat eta gertukoen heriotzak ere bai.

Mikel Lizarralde: Askok esaten dute ez daukatela dogmarik, ez daukatela kredorik baina arrazionalitatea euren dogma bihurtzen da. Egin behar ez duguna da denbora guztian baten bat konbentzitzen saiatu, aditu nahi ez duenak ez du onartuko guk esango dugun ezer ere!

Iban Lopez de Abetxuko: Ez, ez, histori hontan nik hartu nahi ez nukeen papera duk esatea "hori ez da posible" eta ukatzea. Iruditzen zaidak gainera ukatze hori badela baztertzeko modu bat. Ezinezkoa dela esatea, "ez dut sinesten" esatea defentsa modu bat duk. Adibidez, Otamotzeko entrebistan aipatzen duan pasadizo bat, Zumaiako hondartzan gertatutako hura, baten batek lauburua galdu zian eta hik non dagoen topatu. Eta ingurukoen erreakzioa izatea "hori ez duk posible", "hau gezurretan ari duk edo tranpa egiten, berak gorde dik" etab.

Mikel Lizarralde: Halaxe izan huan bai, nire izeba izan huan sinestu ez zuen aurrenekoa! Nire kontra jarri hituan gainera tranpa egin duela esanez, ama berriz harrituta, flipatuta. Nire erreakzioa zein izan huan? gehiago ezer ez esatea, isiltzea erabakitzea.

Eunate Guler: Kontsultari buruz galdetu nahi nizuke Mikel.

Mikel Lizarralde: Normalean kontsultara datozenak krisiren bat bizitzen ari dira, norbait galdu dute, ezinegona daukate, eta barruko paketasuna lortzen dute. Hori nola lortzen da? Ba frogak ematen, hau da, nik esan behar diot: "hau horrela hil zen", "horrelakoa zen" etab. Datuak eman, berak konprobatu eta onartzen dituenen orduan ematen diot mezua. Frogarik gabe ezin da kontsultarik egin, pertsonak konprobatu ezin dituen datuak baldin badaude ezin da aurrera egin.

Eunate Guler: Pertsona horren kredibilitatea irabazi behar duzu beraz.

Mikel Lizarralde: Bai, datuekin irabazi behar dut. Ezin dena onartu da gaur egun askok egiten dutena; "veo a alguien, me dicen que es tu padre, no, tu abuelo, no, tu bisabuelo", hori adarjotze bat da! Zuk frogatu behar diozu ematen dizkiozun datuak benetakoak direla. Datuak zuzenean ez ditugu kaptatzen askotan, sentimendua bai, azkarren kaptatzen duguna sentimendua da.

Eunate Guler: Froga horiek jasotzeak ez dio beldurrik sortzen pertsonari?

Mikel Lizarralde: Ez, bai zera! Horrek paketasuna eta barruko lasaitasuna ematen die. Frogak konprobatutakoan mezua ematen hasten zara, garbi izan zu intermediario bat zarela, zure bitartez joan den pertsonak mezu bat ematen baitio. Beldurra esango nuke hasieran izaten dutela, jendea oso urduri etortzen da, beldurtuta.

Eunate Guler: Ba al duzu bestelako bezero motarik? Hau da, dena kuestionatzera datorrena, aipatzen duzun min hori gabekoa, espektatiba gabe datorrena, zuri erronka botatzera datorrena nolabait.

Mikel Lizarralde: Gero eta gutxiago, badago barruko ezinegon hori ez duen jenderik baina oso gutxi izan dira, hiru edo lau agian. Lehen nire buruari esaten nion: "honi demostratu egin behar zioat" baina orain ez, orain horrela datorrenarekin ez dut aurrera jarraitzen. Nik azterketa egin nuen tituloa ateratzeko eta ez daukat frogatzen nekatzen aritu beharrik. Askotan datu mordo bat ematen diet eta oraindik ere txikikeriengatik galdetzen didate, tontakeriengatik, horrelakoetan ez naiz alferrik nekatzen. Hemen esan behar dut pertsona horrek jasoko duen mezua ez dudala nik erabakitzen, jaso behar dituen datuak eta xehetasunak ez ditut nik aukeratzen, ni espektadore bat baizik ez naiz. Gogoratu kanal bat naizela, beraz datu zehatzak galdetzen badizkidate zenbaitetan gertatzen da ezin dizkiedala zuzenean eman ze nik ez ditut aukeratzen eurek jasoko dituzten mezuak, niri etorri egiten zaizkit. Esan dezaket pertsona horrek jaso behar duen mezua etorri egiten dela, ezin dela aukeratu.

Iban Lopez de Abetxuko: Oinarrizko gauzetara joaz, galdetu nahi diat ea zein duan hire dohaina, hire dohain berezi hori nik ez daukadana. Jakin nahi diat zein duan hire dohainaren funtsa eta zein duan hik eskainitako zerbitzua hik daukaan kapazidade baten arabera, ze horrela duk gutxi gorabehera ezta? Kanpotik ikusita ematen dik hik hildakoekin harremanetan jartzeko lana egiten duala, niri hori iristen zaidak.

Mikel Lizarralde: Ez, ez, hori nik bakarrik ez zeukeat! Hori hik ere badaukak! Landu gabe igual baina hik ere badaukak, esango banu daukadala dohain berezi bat beste inork ez daukana izango hukek nire burua jartzea ez dakit non! Eta nik ez diat hori nahi, nik Mikel izan nahi diat, hemen, hankak lurraren gainean. Nik zer eskaintzen dudan? Beldurra kentzea, mortifikazioa kentzea, surfrimentua kentzea, galderak erantzutea, galdera zehatzak, zintzilik gelditu diren kontu legalak edo familiarrak, nola enfokatu, nola bideratu. Orokorrean kontsultara datorren gehiengoak mota horretako orientazioak nahi ditu.
Zein da nire dohaina? Hor goian, zeruan, dagoen lehio handi bat ireki eta hortik sartzen den haize hori jaso, esan behar duten hori transmititu eta errealitate hori hona ekarriz babesa eman, paketasuna, baina ez nigatik, goitik datoren horrengatik baizik. Ez nuke esango hildakoekin kontaktuan jartzen naizenik baizik zeruan dauden horiek behar dutena esateko baldintzak jartzen dizkiedala, beste errealitate horretan sartu eta hemengo pertsonei euren errealitatea, hemengoa, hobetzen saiatzeko. Ahokuak ematen dizkiet zer izan daitekeen egokiena eurentzat baina badago puntu bat hala ere pertsona horren "libre albedrio"-arena, azken batean berak ikusiko baitu zer egin. Hala ere gaur egun bakoitzak bere errespontsabilitatea hartzeko beldur handia sumatzen dut, bere buruaren jabe egiteko arazo asko; medikuak, psikologoak edo amak konpontzen dizkio arazoak jende askori eta nigandik ere horixe bera espero dute, haien arazoak nik konpontzea.

Iban Lopez de Abetxuko: Zeruan esaten duk... Zerua bakarrik al duk? Nik ikasi nian dotrinaren arabera zerua, infernua eta purgatorioa dituk; hik aldiz zerua bakarrik aipatzen duk.

Mikel Lizarralde: Ez diat sinesten infernuan. Jainkoa ez al duk ba guztiz ona eta maitakorra? Guztiz ona duan Jainko horrek, suprakonszienzia horrek, dena dakienak, zergatik egin behar du horrelako gauza bat? zigor bat? Nik ezagutzen diadan infernua duk hemengoa, hemengo errealitatea duk askotan infernua. Purgatorioak berriz ez dik existitzen baina baduk toki bat purgatorioaren oso antzekoa eta duk adikzio oso fuerte bat daukan pertsonarena, edo suizidatzen saiatu den batena. Horiek egoten dituk galduta bezala, ez ditek ikusten horko barra hori eta ez ditek ikusten aurrean daukaten atea, nolabait preso zeudek eta ezin diten barratik askatu eta aterantz joan, lainoa ikusten ditek, ez ditek irteerarik ikusten. Hori duk nik ikusten diadan purgatorioa eta oso gogorra duk, nefastoa izan litekek. Zeruari buruz esango diat nik nahiago diadala zerua hitza erabiltzea eta ez "beste aldean", "atzean" eta horrelakoak.

Eunate Guler: Heriotzaz galdetu nahi nizuke, heriotza gertatzen den momentu horri buruz. Teoria asko dago baina zure ustez nolakoa da une hori?

Mikel Lizarralde
: Ezin dizut erantzun bakarra eman, pertsona nola hiltzen denaren arabera dago hori eta nire esperientziaren arabera ez da gauza bera larogei urterekin hiltzea edo istripuz, kolpetik, edo lo zaudela hiltzea.

Eunate Guler: Eta bi hilabeterekin hiltzen den haurtxoarena?

Mikel Lizarralde: Badaude kontratuak, zuk kontratu bat sinatzen duzu zure eboluziorako eta zuri balioko dizu. Kontratu horretan jartzen du gutxi borabehera zenbat iraungo duen, hor jartzen du zenbatera iritsiko zaren. Ume batzuk oso kontratu motza daukate, batzuk esaten dute ume horiek aingerutxoak direla, nik ez dakit. Ikasi dudanaren arabera ume horiek egiten duten lana beraien karmaren araberakoa da, denbora labur horretan beste batzuk hogei urtetan egiten dutena egiten dute baina egia esan ez dakigu zergatik gertatzen den, inkognita bat da. Ez dakigu hori gertatzea, froga hori, umearena den edo amarena. Ez dakigu lezioa nork aukeratu duen baina lezioa aukeratu egiten da.

Iban Lopez de Abetxuko: Hori ikusi eta esan egiten duk hik? baten bati esan al diok "hi hil egingo haiz"?

Mikel Lizarralde: Ez, ez, hola ez zioat esan! Esango zioat arteriak zaintzeko bestela sekulako sustoa edukiko duela edo arteriak zaintzen ez baditu bi urte barru gaizki egongo dela eta kontuz ibiltzeko. Berak ikusiko dik gero zer egin, pertsonaren "libre albedrío" sartzen duk hor, nik ezin diat ezer egin.

Iban Lopez de Abetxuko: Esaten duk gurasoak aukeratu egiten ditugula, umeak aukeratzen dituela gurasoak. Hori entzuten dudan bigarren aldia duk, alegia gurasoak guk aukeratzen ditugula. Orduan hiretzat zegok esentzi eterno bat agerraldi batzuk dauzkana errealitate material honetan, hori uste duk?

Mikel Lizarralde: Klaro! Ni ez nauk Mikel, nik zeukeat gorputz bat, karkasa bat eta hemen nagok lan batzuk egiteko, helburu batzuk lortzeko eta aukeratzen dizkiat nire esperientzi on eta txar guztiak, gure familiarekin eta beste guztiekin. Ziurrenik lehen beste norbait izango ninduan eta beste karkasa bat eduki nian eta gero ere beste bat edukiko diat. Hori ulertuko bagenu, benetan ulertuko bagenu, konflikto eta sufrimendu asko ez lirateke existituko; ditugun arazoak frogak direla ulertuko genikek, hazteko eta aurrera egiteko aukerak, ez sufrimendua soilik.

Eunate Guler
: Lehenago aipatu duzun kontratu hori destinoa al da? badago destinorik?

Mikel Lizarralde: Nik ez dut sinisten ehuneko ehunean markatua dagoen destino batean. Nik esan ohi dut guri jaiotzen garenean liburu bat ematen digutela, margotzeko liburu horietako bat. Pertsona batzuk ikusiko dute beraien liburuaren hirugarren orrialdea gorriz margotua dagoela edo hamargarrena beltzez, tapatu egin dezakegu baina hor dago. Igual hogei urterekin iritsiko gara hamargarren orrialdera igual beranduago, hori gure arabera dago, baina gauza bat argi eduki behar da, gure liburuko marrazkiak zein koloretan margotuko ditugun gure esku dago. Gero gertatzen da hamargarren orrialdera iritsitakoan orrialdea pasa ordez jende askok ezin duela aurrera egin, blokeatua bezala gelditzen dela bizitzan eta adibidez ez daukate bikoterik edo nahi duten bizimodurik. Nire ustez hori autosabotajea da.

Hemen isiltasuna gertatzen da, Mikelek apurtzen duena; "aber, arrazionala, galdetu!".

Iban Lopez de Abetxuko: Ez zekiat ni naizen hemen arrazionala, ea, nola esango diat, nik zauzkeat dudak eta hik ez. Hor ikusten diat tarterik handiena, nik dudak eta ezjakintasunak dauzkadala baina duda ez duk trauma ere, ez diat sufritzen horregatik. Hi berriz ikuste haut segurtasun fuerte batekin.

Mikel Lizarralde: Nik ere izan dizkiat dudak eh! Duda handiak gainera! Bizi izan dizkiaten gauzetatik hartu dizkiat nik segurtasun hauek eta ez diat ezer onartu horrela dela esan didatelako; nik neronek ikusitakoa sinestu diat, frogatutako gauzak, hortaz aparte ez zekiat ezer. Agian irakurri diat baina konprobatu gabe, eta holakoetan hori esan zezakeat, irakurri egin dudala. Halakok ez dakit zer esan duelako ez diat sinestu eta hori asko ikusten diat gaur egun, hark halako esan du eta denak atzetik; gaur horrelako jende asko zegok baina ni ez nauk hor sartzen. Kanadan egoteak eman zidan niri segurtasunik handiena, hor egin nian aurrera.

Eunate Guler: Haurtzaroa aipatu duzu Mikel, nola ikusten duzu orain zauden lekutik? Azaldu mesedez zure duden prozesu hori nolakoa izan zen.

Mikel Lizarralde: Hasteko esan ni familia kristau batetik natorrela. Gure etxean bazkaldu aurretik errezatu egiten zen, afaldu aurretik ere bai, ama katekista zen, elizan loreak jartzen zituena eta ni txikitan sakristian izaten nintzen askotan. Bakarrik ibiltzen nintzen han. Olatzera askotan joaten nintzen amarekin Ama Birjinari loreak jartzera baina bakarrik ere bai. Hango monjen kanposantura joaten nintzen, baserriaren atzean dagoena, eta lapidak garbitzen aritzen nintzen. Txakurrarekin joaten nintzen, beti txakurrarekin, eta han lasai egoten nintzen. Amari esaten nion andre bat entzuten nuela negarrez, beste andre batek lapida garbitzea nahi zuela eta horrelakoak. Amak harrituta begiratzen zidan eta gero hasi nintzen esaten Ama Birjinarekin hitz egitera joaten nintzela eta orduan ama lasaiago egoten zen, hori onartzen zuen bere lengoaia zelako.

Hamalau urterekin krisia izan nuen, konfirmazioarekin hasi ginenean. Niretzat oso fuertea zen konfirmatu behar hori eta aitortuko dizut nire adinekoetatik bakarra izan nintzela konfirmatu ez zena. Opariak ez zitzaizkidan interesatzen. Jainkoagan sinesten nuen, sekula ez dut federik galdu Jainkoagan, baina ez elizarengan. Ez nuen ulertzen kanpotar bat, emagaldu bat edo homosexual bat komunitatetik kanpo nola egon zitekeen. Hor hasi zen nire krisia eta familian garai gogorrak izan ziren, elizara joan gabe denbora pila bat egin nuen. Orduan hasi nintzen tarotarekin eta bestelako liburuak irakurtzen, adibidez Deepak Choparenak, baina azala aldatzen nien eta Terenci Moixenak jartzen nizkien. Gezurretan ibiltzen nintzen.

Eunate Guler: Hori ez duzu gaizki bizi izan? Ezkutuan ibiltze hori.

Mikel Lizarralde: Gaizki ez, denei esateko gogoa neukala gogoratzen dut. Batzutan ezin izaten nuen agoantatu eta esan egiten nuen, atera beharra neukan; "honekin hau pasako da", "bihar hori gertatuko da". Gero gertatu egiten zen eta etxean kristorenak montatzen ziren, ez zekiten ni nola baretu.

Eunate Guler: Ez zenuen laguntzailerik izan? ulertuko zintuen norbait?

Mikel Lizarralde: Ez, orduan ez. Momentu horietan bakarrik egon nintzen, amarekin hitz egin izan nuen zer gertatzen zitzaidan azalduz baina gehiegi ere ez. Orain konturatu naiz garai hartan meditatu egiten nuela baina meditatzen ari nintzenik jakin gabe. Amari zera esaten nion: "bakarrik egotera noa, ni utzi pakean ordu erdian" eta kontenplazioan egoten nintzen.

Eunate Guler: Orain zer den jakinda meditatzen duzu ezta?

Mikel Lizarralde: Bai, klaro, meditazioa egunero behar dut eta asten hirutan edo kirola, ariketa fisikoak hankak lurrean ondo tinkatuta edukitzen laguntzen baitigu. Barrua zaindu behar dut baina kanpokoa ere bai. Meditazioak laguntzen dit konzentratuago egoten, hobeto egoten, gainera esan behar dut meditazioak gure dohain hori kanporatu egiten duela, indartu egiten duela nolabait. Eguneroko ardurak, telebista, irakurri dudana, jendearekin izandako elkarrizketak, horrek guztiak dohaina lainotzen du eta meditazioak aldiz zentratzen laguntzen du, barrua hustutzen. Garrantzitsua iruditzen zait oreka zaintzea, izan ere desoreka handiak gerta daitezke; alkoholismoa hor dago adibidez, nire gertuko bati gertatu zaio eta jakitun nago zer izan daitekeen. Argi daukat ez dudala horretara iritsi nahi. Bestalde ezin diogu denari baietz esan, lehenik gure buruari lagundu behar diogu, emozionalki zentratuta egon behar dugu yoga edo tai-chi eginez adibidez eta burua ondo eduki behar dugu, horretarako meditazioak laguntzen digularik. Gainera kontuan izan behar dugu egun batean dohain hau joan egin daitekeela eta prest egon behar dugu horretarako.

Eunate Guler: Behin entzun nizun dohain hau edukitzea letxugak landatzearen moduko zerbait zela, letxugak jan bitarteko bidea ez dugula ikusten eta dohain honekin berdin.

Mikel Lizarralde: Hala da bai. Zein baserritarrek sinesten du landu gabeko lurrean letxuga ederrak etorriko direla? Argi eduki behar da lehenik lur hori garbitu egin behar dela, gero landu, deskantsatzen utzi, ongarria bota eta azkenik landarea landatu. Dohain honekin igual-iguala gertatzen da, letxugak landatzea bezalako lana da. Denok daukagu intuizioa, batzuk gehiago besteak baino, eta batzutan kolpetik eduki dezakezu halako inspirazio bat baina letxuga onak ez ditu haizeak ekartzen, landu egin behar dira, pazientziaz. Hor prozesu bat eduki behar duzu, lan bat, espiritualitatea eta meditazioa landu beharko dituzu.

Postreak eta kafeak eskatu ditugu. Mikelek ez du kaferik hartzen eta ardorik ere ez, eskolak ematen dituenean zentratua egon nahi duela aitortu digu.

Eunate Guler: Aipatu izan duzu baita ere ego handia duen pertsona batek ez duela dohaina mantenduko, joan egingo zaiola.

Mikel Lizarralde: Joan egingo zaio ego handia eta dohain hau bateraezinak direlako. Agian zerbait asmatuko du baina ezingo du sakondu. Lan hau besteengatik egin behar duzu, besteei laguntzeko, umiltasunez, eta horrek izugarrizko energia eskatzen dizu. Besteei laguntzeko borondateik ez daukanak, berarengatik egiten duenak, ezin du aurrera egin. Horregatik ez naiz Ingalaterrara joaten. Hango eskolan http://www.arthurfindlaycollege.org/ dauden ego-ak izugarriak direlako, jendeak irakaslerik onenekin, gehien asmatzen dutenekin, ikasi nahi du. Nik garbi daukat ego-an baldin bazaude zure dohaina ez duzula garatuko, joan egingo zaizula.

afc1.jpg

Eunate Guler: Eskola horiek nolakoak dira Mikel? Zu Kanadan eta Ingalaterran izana zara, Harry Potter-en eskolaren antzik ba al dute?

Mikel Lizarralde: Inglaterrakoa elkarte espiritualistarena da eta noble batek utzitako gaztelu batean dago, Londreseko hegoaldean, uste dut Tudor garaikoa dela. Horrek badu antza Harry Potter-en eskolarekin. 1953. urtetik aurrera Gobernuak babestua dago gainera. Han egiten diren ikastaroek eraikinarengatik bakarrik bada ere merezi dute, dauzkan pasadizoak eta liburutegia ikusgarriak dira. Lagun bat bidali nuen hara ikastaro bat egitera, han egoteagatik bakarrik merezi du-eta. Kanadakoa berriz etxe arrunta da eta eskolak Ingalaterrakoen oso antzekoak dira; mediumnitatea, bidentzia, tarota, astrologia, denetarik lantzen da han eta ondo bideratzen zaituztela esan dezaket.

Iban Lopez de Abetxuko: Hiretzat bizia ulertu gabe bizi zitekeek?

Mikel Lizarralde: Klaro, asko bizi dituk horrela. Nik jada ez, ezingo nikek horrela bizi. Ez diat eguna galderak eginez pasatzen baina galderak izan badizkiat. Horrekin batera printzipio batzuk ere bai, nire ikuspuntutik noski, bizi izan dudanetik. Horiekin bizi nauk eta ulertu gabe egiten diat aurrera askotan. Hik hire erara, hire ulermenaren arabera, biziko duk bizia eta ez duk besteena baino hobeagoa edo okerragoa, hori hirea duk eta aurrera egingo duk. Nik berdin.

Eunate Guler: Axularren "Gero" liburuaren hasiera irakurriko dizut Mikel: "Gueroco Guero, edo gueroco luçamendutan ibiltceac, eta arimaren eguitecoac guerocorz utzteac cembat calte eguiten duen". Arimaren egitekoak ez betetzeak zer nolako kaltea ekar dezake?

Mikel Lizarralde: Ze polita, gustatu zait! Arimak baditu egiteko batzuk, gure helburuak eta misioak dira horiek. Ez baditugu betetzen hona egitera etorri garen hori zintzilik utziko dugu. Agian batentzat familia izatea da, bestearentzat behartsuei laguntzea edo autobus gidari izatea, ez du zertan gauza izugarria izan baina denok daukagu egitekoren bat.

Eunate Guler: Esaidazu gezur handi bat askotan entzuten duzuna eta haserratzen zaituena.

Mikel Lizarralde: Gezur bat? bat bakarrik? Beno, bat da krisia daukagula baina esan behar litzateke krisia sortu egin digutela! Politikan ere amorratzen nauen gezur asko entzuten dut, Txina eta Afrikari buruz esaten direnak adibidez, ezingo dutela gure erritmoan garatu kutsadurarengatik eta abar. Aldaketa klimatikorik ez dagoela esatea ere gezur galanta da. Gezur asko dago bazterretan, egia esan nik ez dut telebistarik ikusten.

Iban Lopez de Abetxuko: Bukatzeko, zein duk gehien gustatzen zaian egia?

Mikel Lizarralde: Denok bat garela, denok arima bat daukagula eta barrutik igualak garela, azalak edo hizkuntzak banatu gabe, eta denok elkartuta pakean bizi gaitezkeela.

Gai sakonak jorratu arren bazkariari amaiera umorez eman diogu. Mikel Lizarraldek Carmen Sevilla oso ondo imitatzen duela jakin dugu eta playback hori egiten jarraitzen al duen galdetu diogu. Berak ezetz, ikasturte amaierako jaialdi batean paper hori egitea tokatu zitzaiola aitortu digu, etxeko zapatillak jantzita, eta arrakasta izan zuela. Urretxun behin egin zuela baina Legazpin ere aritu zela esan digu, bizpahiru aldiz egin zuela.

EUNATE GULER ETA IBAN LOPEZ DE ABETXUKO

Comments

]]>
Wed, 24 Mar 2010 14:43:56 +0100
OPAROTASUNAREN ZELULAK http://zakarrikez.nireblog.com/post/2010/03/10/oparotasunaren-zelulak http://zakarrikez.nireblog.com/post/2010/03/10/oparotasunaren-zelulak zelu1.jpg

Ez daukate odolean daramatzagunekin deus ikustekorik, ez eta islamistekin ere. Zelula hauek banketxeen ordezko alternatiba dira eta finantza sistema goitik behera eraldatzeko, eta are hankaz gora jartzeko ere, baliagarri dira.

Kontua da esku artean 10.000 euro izatea eta zelularen erdian dagoen pertsonari oparitxo batekin batera entregatzea. Jada zelula barruan zaude. Zelula uztaiz osaturik dago eta sartzen zarenean azaleko uztaian barneratzen zara. Orduan bi pertsona konbentzitu behar duzu zelulan sartzeko, eta 10.000na euro jar dezaten. Bi lagun horiek konfiantzazkoak izatea komeni da beti ere. Ez diezaiotela inori esan zertan zabiltzan/zabiltzaten. Ezin dira kontu hauek telefonoz esan. Hobe da hitzordua jarri eta mahai baten bueltan aurrez aurre adostea dena. Isilpekotasuna da lege. Sistemak begi zorrotzak ditu eta ez da komeni banku sistema honetaz inork ezer jakitea, bestela dena pikutara joan daiteke eta. Jendea zelulan sartu ahala, barruko uztaietarantz barneratuz joango zara, zelularen muinera iritsi arte. Itxoitea da kontua, jende berria sartu eta zelularen bihotzean kokatu arte zain egotea. Behin zelularen erdian zaudela, orduan etorriko zaizkizu zortzi morroi 10.000na euro eta opari bana eskuetan. 80.000 euro poltsikoratu eta zelula lehertu egingo da, eta bi zelula berri sortuko.
zelulak.jpg
Eta prozesuak hola jarraituko du. 70.000 euro garbiren jabe zara dagoeneko. Nik neuk halaxe egin nuen eta primeran doakit. Jendeak borondatezko dohaintza egin du eta badaki zuk ondo eta egoki erabiliko duzula diru hori. Berdin da zertarako: zure amandreari atarian igogailua jartzeko, izeba ezgaituari gurpildun aulkia erosteko, baratzea egiteko lursaila eskuratzeko… Nik neuk munduan barrena ibiltzeko erabiltzen dut dirua. Halaxe eman dut urtebete, eta halaxe jarraitu nahi dut datozen bederatzi urteetan ere. Porturik portu, hiririk hiri, zelula honek eman didan zoriontasunaren esporak barreiatzen ari naiz mundu osoan zehar, bidean aurkitzen ditudan gizakiak muinetik eraldatzen, energia positiboa zabaltzen ari naizen jakitun. Kontzientzia lasai demonio daukat, bai baitakit banketxeetako lapurrei popatik emateko modu bikaina aurkitu dudala oparotasunaren zelulekin. Batzuek esaten dute eten egiten dela katea, baina ez jaramonik egin.
katea.jpg
Beti egongo da jendea adiskidetasunaren zelulan sartzeko prest. Beti egongo da beste mundu bat posible dela sinesten duenik. Eta katea etenez gero, diskrezioa hautsi izanaren emaitza izanen da. Ai, gizakia! Ezin isilik gorde sekretupekoa dena. Inuit eta tontina tribuetakoek ondo asko dakite zertaz ari naizen. Beraiek aspaldidanik darabiltzate halako zelulak proiektuak aurrera ateratzeko, elkarri laguntzeko. Konfiantza izatean datza dena. Egin zaitez zelulakide, itxaron ezazu denboralditxo bat eta sinesten baduzu, egiatan sinesten baduzu, zuk ereindako hazitxo horrek fruitu oparoak emango dizkizu. Nik hala egin nuen eta poza baino ez dut sumatzen ene inguruan, nik gainerakoei hedatzen diedan poz akaberabakoa.
Besarkada bero-bero bat bidali nahi dizuet denoi, bereziki oparotasunaren zeluletan sartuta zaudeten guztioi. Eutsi gogor, egunen batean zoriontasunaren ateak zuen aurrean zabalduko dira eta beste mundu batera sartuko zarete. Bai, posible da, beste mundu hori hortxe dago, zure aurrean.

Samoatik,
ROGER LONBIDE

Comments

]]>
Wed, 10 Mar 2010 13:20:45 +0100
BIZITZAREN ZENTZUA http://zakarrikez.nireblog.com/post/2010/02/21/bizitzaren-zentzua http://zakarrikez.nireblog.com/post/2010/02/21/bizitzaren-zentzua funtziye.jpg

Funtzionarioa mahai gainean zeuzkan paperetan murgilduta zegoen. Urte luzeetako ohituragatik burua makurtuta eta bizkarra konkortuta ari zen lanean Administrazioaren egoitza nagusian, leihorik gabeko soto ilun batean, bista gehiegi behartzen zion argi mehe batekin. Mahaiaren alde batean espediente pila handi bat zeukan, dirulaguntzetarako eskabideak, proiektu berrietarako txostenak, burututako programen ebaluazioak, denak ere bere begi arduratsuaren zain. Arretaz irakurtzen zituen denak, zorroztasun profesional handiarekin aletzen zituen xehetasun guztiak, eta ebazpen proposamenak egiten zituen artisau zehatzaren pazientziaz idatzitako esaldi doi eta neurtuetan.

Hogeitaka urte zeramatzan administrazioan, baina lehen egunetik sentitzen zuen ardura berarekin segitzen zuen, zerbitzu publikoari zion errespetu berberarekin. Hasi berriaren urduritasunarekin eta segurtasun faltarekin egin zituen lehen urratsak bulegoko lanean, baina zerbitzuburuak segituan antzeman zion lehen egunetan erakusten zuen ezinegon haren atzean langile zorrotzaren kezka zegoela, oso gutxitan ikusten den kontzientzia, ondo egindako lanaren tema ia obsesiboa. Gazte hark erakusten zituen dohainak miresgarriak iruditu zitzaizkion zerbitzuburuari. Tamalez, ohituta zegoen funtzionario zabarren erdipurdiko lanetara, gutxi gorabeherako datuz betetako dokumentu zalantzagarrietara, beste nonbaitetik lotsarik gabe kopiatutako paragrafoz betetako txostenetara. Funtzionario berriak erakusten zuen zehaztasun egarria eta txukuntasuna eredugarriak ziren, eta espero ez zuen opari bat bezala bizi zituen zerbitzuburuak.

Eta horrelakoetan gertatzen denez, lan onak izaten duen saria jaso zuen funtzionario arduratsuak: lan gehiago. Espedienterik luzeenak, ikerketa lan gehien eskatzen zutenak, arreta berezia eskatzen zuten kasuak, denak haren mahaian hasi ziren pilatzen.

mahaibetelan.jpg

Baina berak, esker txarraren seinaletzat hartu beharrean, gogo onez hartzen zuen lanaren ugaltzea. Beste edozeinentzat zama astuna izan zitekeen espediente kopurua bere dohainak praktikan jartzeko aitzakia zen funtzionario arduratsuarentzat; lankide guztientzat nekagarria eta etsigarria izan zitekeena bere gaitasuna frogatzeko pizgarria zen harentzat. Eta horrela, urteak joan eta etorri, Zuzendaritza hartako lanean ezinbesteko bihurtu zen. Ez zegoen gairik menderatzen ez zuenik, ez zegoen prozedurarik berarentzat sekreturik zuenik. Laneko bileretan, bereak ez ziren gaietan ere ohar eta iradokizun interesgarriak egiten zituen, maiz erabakigarriak suertatzen zirenak.

Administrazioko atal hartan urteak zeramatzanean, lankideen inbidiak eta ezinikusiak gorabehera ospea eta itzala ondo irabazita zeuzkanean, egun batean zuzendariak deitu zion despatxura. Hauteskundeetan legebiltzarrerako aukeratua izan zen zuzendaria eta kargua hutsik geratuko zen, eta ordezko baten bila hasi zirenean ez zuten zalantzarik izan. “Zu zara zuzendari kargu honetarako egokiena”, aitortu zion zuzendariak, “badakizu hau goi kargu bat dela eta horretarako normalean perfil politikoagoa behar izaten dela, baina, hala ere, ez dut uste inork egin dezakeenik zuk baino hobeto hemengo lana”. Ustekabean harrapatu zuen funtzionario arduratsua. Egia zen urteetako zerbitzuaren poderioz inork baino hobeto ezagutzen zuela Zuzendaritzako lana, baina ez zuen inoiz uste izan kargu politiko bat eskainiko ziotenik.

Zuzendaritzako lana hobetzeko eta eraginkorrago egiteko zeuzkan planek animatuta, baiezkoa eman zion egun batzuetan hausnartu ondoren. Karguaren jabe egin zen egunean bertan bilera baterako deia egin zien Zuzendaritzako funtzionario guztiei eta han azaldu zizkien bere asmoak, lan prozedurak berritzeko proiektua, espedienteen tramitazioa azkartzeko planak. Hasieran eragozpen asko gainditu behar izan zituen, batez ere urteetan lankide izan zituenek jarri zizkioten oztopoak, ia sabotajetzat har zitekeen ekintza arbuiagarriren bat ere bai, baina ahaleginean etenik egin gabe eta bere aldetik eman zezakeen onena emanda, azkenean lortu zuen, loari ordu mordo bat kenduta bada ere, bere asmoak aurrea ateratzea.

loikez.png

Arazoak gutxien uste zuen tokitik etorri zitzaizkion. Etxe barruan ordena jartzea lortu zuenean, beste administrazioekiko harremanetan aurkitu zituen eragozpenak, batez ere aldundiko zuzendari harro eta zakar batekin, zabarkeria goiburu zuela zirudien aldarte gaiztoko arduradun politiko batekin. Mingarria egiten zitzaion bere buruari exijitzen zion zorroztasuna besteengan ez aurkitzea, ondo oinarritutako erabakiak hartu beharrean iritzira edo norberaren komenientziaren arabera jokatzen zutenen jarrera. Tirabira ugari ekarri zizkion aldundiko arduradun harekin zuen hartu-emanak eta baita telefono bidezko liskar zaratatsuak ere, gehienetan bestearen agintezko tonu ozenarekin bukatzen zirenak.

Baina politikaren gorabehera eta joan-etorrien ondorioz, gutxi iraun zuen karguan. Agintean zegoen alderdiaren baitan izandako mugimenduek eta botere oreka berriek aldaketak ekarri zituzten Administrazioaren organigrametan, eta kargutik kendu zuten alderdiko kide bati toki egiteko. Etsi onez eraman zuen kargugabetzea –azken batean bera beti funtzionarioa izan zen, zerbitzari publiko xume bat–, baina zur eta lur geratu zen zuzendari berriaren izena jakinarazi ziotenean. Aldundiko arduradun hura bera izango zuen orain nagusi, eta ia etsai bihurtu zitzaion harroputz kontzientziagabe harexen mendean jardun beharko zuen handik aurrera. Zuzendari berriarekin izan zuten lehen bileran bertan sumatu zuen kargura iritsi berriak irribarre maltzurrez begiratzen ziola, mendekua prestatzen ari denaren satisfazioa ezkutatu ezinik bezala.

nausinbronka.gif

Ez zuen denbora asko itxaron behar izan zuzendari berriaren asmoa zein zen jakiteko. Lanpostura itzultzearekin batera, aparteko toki bat prestatu zioten funtzionario arduratsuari: urteetan itxita egondako soto heze batean jarri zioten mahaia, lankide guztiengandik urrun, isolamendu ziega baten egotera zigortutako preso bat bezala. Kolpe handia izan zen hasieran, baina umiliatuta sentitzeko tentaldiari uko egin eta egoerari aurre egiteko ezagutzen zuen modu bakarrari heldu zion: berriz ere betiko errutinan murgiltzea, egin beharrekoak zorrotz eta zehaztasunez egitea. Hori zen barrenak agintzen ziona, aurrekontuak ondo koadratzea, ondo hausnartutako txostenak idaztea, proposamen berritzaileak egitea, eta horrela, pixkanaka, zereginez betetako egunek efektu lasaigarria zutela sentitzen hasi zen, eguneroko errutinak oinarri sendoa ematen ziola bizitzari.

Zigor neurri horrekin funtzionario arduratsuak etsi eta alde egingo zuela uste bazuen, oso oker zegoen zuzendari berria. Betiko debozioarekin segitzen zuen lanean funtzionarioak, eta beste erabaki bat hartu behar izan zuen zuzendariak funtzionarioaren oreka psikologikoa hausteko. Ordenagailua eta telefonoa kentzeko agindua eman zuen, eta idazmakina zahar bat jaitsi zioten. Argiaren kontsumoa jaisteko aitzakiarekin lanpara guztiak itzaltzeko agindu zuen zuzendariak, eta bonbila urdineko flexo kaxkar bat jarri zioten. Baina funtzionarioak ez zuen amore eman eta bere bizitzako leitmotiv berberari atxikita jarraitu zuen. Hori zen munduaren egonkortasun ezari ematen zekien erantzun bakarra: zorroztasuna, txukuntasuna, ondo antolatutako zereginen zerrenda zehatza, eguneko ordu guztiak betetzeko adinako lan hura ondo ordenatu eta egiteko guztiei banaka-banaka erantzuna ematea. Betebeharraren bedeinkazioa sentitu zuen: kanpoko munduaren noraezari aurre egiteko zoru sendoa zen araututako bizimodu hura.

rutinie.jpg

Lankideekin zuen komunikazioa ere eten egin zioten. Goizero barruko igogailu txiki baten bitartez jaisten zizkioten espediente pilak mahaiaren ezker aldean jartzen zituen, eta haiek aztertzen ematen zuen denbora. Eguna bukatzerako espediente bakoitzeko txosten bana idazten zuen eta, karpetan sartu ondoren, mahaiaren eskuin aldeko pila batean jartzen zituen, gero berriz ere igogailura eramateko. Eguna joan eta eguna etorri, gero eta karpeta gehiago aurkitzen zituen goizean, eta askotan lanaldia berandura arte luzatu behar izaten zuen. Askotan azkena izaten zen Administrazioko egoitza nagusitik ateratzen, eta gaueko zaintzaileek harriduraz begiratzen zioten lurpeko konfinamendu hartatik gero eta beranduago ateratzen zen espektro hari.

Flexoaren bonbila erre zitzaionean ere ez zioten ordezkorik jarri, eta etxetik kandelak eramaten hasi behar izan zuen, inola ere uzteko asmorik ez zuen lan hartan leial jarraitzeko. Batzuetan goizaldera arte geratu behar izaten zuen, kandelen argi ahul harekin paperak arakatzen. Gau batean lo geratu zen paperen gainean. Nekeak eta logurak akituta, begien aurren zituen lerroak eta zenbakiak lausotzen hasi zitzaizkion, denak itxuraldatzen eta ametsaren erreinuan duten askatasunarekin mugitzen. Inork ez zuen entzun lo geratu zenean buruak mahaiko paperen gainean erortzean atera zuen hotsa; inork ere ez zuen entzun mahai gaineko danbateko hark soto ilun hartan egin zuen oihartzun ozena. Eta inork ez zuen ikusi mahai gaineko kolpearen astinduak nola jarri zuen kandela dantzan une batez, okertu eta paperen artera erori zen arte, eta nola hasi zen argizari urtua paperaren gainean irristatzen eta kandela muturreko gar txiki hura hazten eta hazten.

3443832479_33d189fbea.jpg

Hurrengo goizean Zuzendaritzako funtzionarioak irratiko berri batekin esnatu ziren: sute bat izan zen Administrazioaren egoitza nagusian, eta eraikin guztia kiskalita geratu zen, dena errauts eta hondakin. Sutea eragin zuten arrazoiak argitu gabe zeudela zioen esatariak. Poliziaren izenean hitz egin zuen ahots batek kasua ikertzen ari zirela esan zuen eta ez zutela hipotesi bat bera ere baztertzen.

DANIEL LATASA

Comments

]]>
Sun, 21 Feb 2010 23:09:30 +0100
GAUZAK AURPEGIRA ESATEAZ http://zakarrikez.nireblog.com/post/2010/02/19/gauzak-aurpegira-esateaz http://zakarrikez.nireblog.com/post/2010/02/19/gauzak-aurpegira-esateaz gauzakgarbi.jpg
Gorabidean datorren balioa, nonbait, gauzak aurpegira esatearena, erreprotxeak aurrez aurre eta zuzenean besteren musura botatzearena. “Gran Hermano”, “Patagoniako konkistatzaile”, “Ni-Ni Belaunaldi” (aze ondo kolatu den hor euskarazko Ni-Nia!) eta halako realityetan moda-modako bihurtu zaigu nork bereak inolako iragazi barik aurpegira botatzearena, horixe omen-eta, zein bere ausardiaren, pieza bateko gizon/emakume izatearen eta beste tasun batzuen erakusle.

Gure ikastolakumeek agudo irensten dituzten jokamodu, izanmodu eta jardunmoduak denak ere. Eta lautik hirutan, jakina, aurpegiratzen diren horiek gorotzak, bekotzak eta zirinak baino ez dira izan ohi.
Gero eta irrigarriagoa begitantzen zait kontuak aurpegiratzeaz harro-harro dagoen hankabikoen arteko espezie hori. Zenbat eta ozenkiago eta kontundentzia erabatekoagoz hitz egin, orduan eta kiratsuagoa da barne erraietatik darien behazuna.
Egunokaz, ale bakanka-bakanka kontatzen ahal da kanporaka inor zipriztindu barik barne zakarrei eusten dakien jende geroz eta arraroagoa, gorotzak bere golkorako gordetzen duen jende zuhurra.

Roger Lonbide

Comments

]]>
Fri, 19 Feb 2010 20:58:04 +0100
SAN BALENTIN http://zakarrikez.nireblog.com/post/2010/02/14/san-balentin http://zakarrikez.nireblog.com/post/2010/02/14/san-balentin bizko.jpg
Gaur San Balentin eguna seguru zuen bihotzeko azukre koxkorrari erregalo politen bat egin diozuela edo postal sutsuren bat bidali diozuela, seguru!
Azukreadikto garenok kontuz ibili beharko dugu gaurkoa bezalako egunekin, azukrea droga gogorra baita. Azukreadiktook dozenaka jaten ditugu bonboiak, oiloak arto aleak bezala, barrenak goxatu beharrez edo. Gaurko egunez maiteak erregalorik egiten ez badigu zer esanik ez.

azukrebihotz.jpg
Balentin Faustino Berriotxoa Arizti San Balendin Berri-Otxoa dohatsu eta martiria ere gozozale genuen, azukreadikto seguruenik. Bizkotxoak gustatzen zitzaizkion, bere amatxo maitiak egindako bizkotxoak. Labayru Ikastegiak orain lau urte argitaratutako "Neure amatxo maitia" liburu gomendagarrian irakurritako gutun honetan topatu nuen bizkotxoari buruzko pasartea (62. orr.). Hementxe duzue, gozagarri izango duzuelakoan:

Balentin Berrio-Otxoak Maria Monika Ariztiri (bere ama), Logroñoko seminario edo apaizgaitegitik, 1852ko martiaren 23an.
Mutrikuko monja agustindarren komentuan dago gordeta.

valentin.jpg

Viva Jesus!

Bici bedi Jesus!

Logroñon, Martiyen ogueta iru garrenian, milla sortcireun da berrogueta bi garren urtian.

Amacho: ¿niri deustan amoriyuac burutic erain deutso? ortic urten nebanian emon eustacen bizcochuac birian galduta mereci neban ez gueiyago bialtcia; orregaitic icaratu ta guelditu nintsan lengo egunian Estevan errotariyen semiac sei bizcochu ecarri eustazenian. Sei onetatic bi nere lagun maite Merinori erregalau neutsacen; bat Erretore Jaunari; beste bat Infante Jaunari; beste bat Catedratico bati; eta beste bat guelditu neban neugas. Esquer(r)ic asco Ama.

Asquenengo cartia escribidu ta laster artu nituan sortcireun errial Landaco semien escuetatic; egon bada ardura baric.

Osabari esan beiyo Maijatceco loretan Elorrijoarrai sermoe bat eguin biar deutcela ondasunen zaletazunen gaiñian, bada vizcaytarrai diruaren gosiac ezteutse izten guicentcen ariman Jaungoicuaren aurrian; da au eztodala esaten chanchetan.

Asco da Ama gaurco; Aitari esquini beijos semiaren biotceco afectuac; da cumplietan dabela osabiagas, Arrebiagas, mutillacas, Izeco Susanagas, da beste gura dituzan gustiacas, jaquin bei badaucala Logroñuco Seminarijuan Seme bat mundu onetan desio deutsana gracija ugari, da ceruan glorija bere Amari.

Valentin de Berrio-Ochoa deicho berari.

EUNATE GULER

Comments

]]>
Sun, 14 Feb 2010 14:01:49 +0100
MEZU BAT UTZI DIZUT HORMAN http://zakarrikez.nireblog.com/post/2010/02/11/mezu-bat-utzi-dizut-horman http://zakarrikez.nireblog.com/post/2010/02/11/mezu-bat-utzi-dizut-horman beldurrikez1.JPG
Xan Balentin eguna gainean dugun honetan twitter, twenti, facebook eta gainerako xare xoxial guztien erabiltzaileei proposamen bat egin nahiko nieke. Italiko puntan ikasi nuen nik horman mezua uztearen zentzuzko bertsio bakarra.

Paoloren mezuei ez zien erantzuten Chiarak xare xoxialetan. Nazkatuta, Paolok bere etxeko horman utzi zion mezua Chiarari: Ni maitatzeko beldurra soilik duzu zuk! izkiriatu zion Paolok kolore urdineko pintura potea eta brotxa eskutan hartuta. Chiarak berehala jakin zuen mezua zeinena zen, Paolok sinadurarik utzi ez bazuen ere. Xare xoxialetan kasurik ez egitea nahikoa ez zela ikusita, garbi utzi nahi izan zizkion gauzak Paolori: Ez... ez zaitut maite! izan zen erantzuna, margo gorri larriz idatzita. Beldurrik ez zuen Chiarak. Ez zuen Paolo maite, eta kitto. Paolo saiatu zen mezua bere burutik eta paretatik desagertarazten, baina alferrik: pintura beltzaren azpian, han jarraitzen zuen egiak.
Gizgajo-sareetan baino komunikazio zuzenagoa lortu zutela ukaezina da behintzat. Eta horren harira, honatx nire proposamena: pantaila aurretik irten eta utzi mezuak horman, bai, baina benetako horman. Zuen lagunen etxebizitzako paretan idatzi.Ustea dut horrela benetako mezuak soilik idatziko zenituzketela.

HODEI ARIZKUN

Comments

]]>
Thu, 11 Feb 2010 15:27:26 +0100
OTSAILEKO EGUN GRISETARAKO http://zakarrikez.nireblog.com/post/2010/02/01/otsaileko-egun-grisetarako http://zakarrikez.nireblog.com/post/2010/02/01/otsaileko-egun-grisetarako grisikez.JPG

EUNATE GULER

Comments

]]>
Mon, 01 Feb 2010 15:21:59 +0100
ISIL ISILIK, ZAKARRIK EZ http://zakarrikez.nireblog.com/post/2010/01/31/isil-isilik-zakarrik-ez http://zakarrikez.nireblog.com/post/2010/01/31/isil-isilik-zakarrik-ez salinger.jpg
“Idaztea gustatzen zait. Idazteko bizi naiz. Baina neuretzat idazten dut, ni neu gogobetetzeko soilik. Bake sentsazio zoragarria eskaintzen dit ezer ez argitaratzeak. Nire pribatutasunaren inbasio ikaragarria da argitaratzea. Neure burua eta nire lana babesten soilik saiatzen naiz”, adierazi zuen Jerome David Salingerrek 1974an New York Times egunkariari telefonoz eskaini elkarrizketan (hedabideei muzin egiten zien beti, eta goiko argazkian argazkilari bati mehatxuka ageri da, bere argazki ezagun bakarretakoan).

1951an “Zekale artean harrapaka” liburuarekin egundoko arrakasta lortu ostean, beste lan batzuk argitaratu zituen hurrengo hamarkadan, baina orduan, munduari bizkarra soilik erakustea erabaki zuen Salingerrek. Ez noa ni esatera ondo egin zuela (Holden Caulfieldek gauza bera egingo zuen, seguru). Ezta lehendabiziko liburuarekin lortu arrakasta gaindiezina izango zuela ikusita, amore eman zuenik ere.
jd_salinger.jpg
Baina komunikabideei ia mende erdiz muzin egin eta gero gaur egun artistatzat ditugun zenbat artistek iraungo zuten artistaren etiketapean? Sariak sari, erakunde publikoen aurkezpen ekitaldiz ekitaldi dabiltzan horiek ez behintzat.
Eta zer esango dizuet ba, Salinger gehiago nahiko nituzke nik gure euskal kultura kottaduan ere, irakurle gisa galtzen aterako nintzela badakidan arren. Donostiako Salinger gehiago, esan beharrekoa esan ostean isiltzeak ere pena merezi duela ikusten duten artista gehiago. Isilduz gero zakarrik ez baitzaio aterako ahotik inori. Ez zuen kasualitatez amaitu Salingerrek bere libururik ospetsuena honako hitz hauekin: “Inoiz ez inori ezer kontatu. Egiten baduzu, denak faltan botatzen hasten zara”. Salinger ez dugu faltan botako, Holden Caulfield ere ez.G.B

ISILDRO AHOZABAL

Comments

]]>
Sun, 31 Jan 2010 20:06:30 +0100