Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!


BIHOTZARI BURUZ HITZ BATZUK, NOLA ZAKU TXIKI BATEAN ESTUKI LOTUA DAUKAGUN

eunateguler 2009-12-18 GTM 1 @ 00:56

jubilacion_027.jpg
EITB-k gaixotasun kardiobaskularrei buruzko informazio eta sentsibilizazio kanpaina burutu du azken egunotan. Zenbaitetan kontrakoak ziruditen albisteak plazaratu arren ondo ulertu dugu medikuen gomendio oroz gain gure bihotza maitatzea dela garrantzitsuena. Nola ez digute esan baina.

Ahaztu egin zaie esatea zuk, irakurle horrek, idazten ari den honek bezalaxe, zure bihotza lasai mugitu ezinik daukazula, estututa, bere tokian kabitu ezinik. Ahaztu egin zaie esatea gizate moderno honetan bihotzeko gaitza denok daukagula, bihotzekoak jota asko batzuk bakarrik hil arren

Ez, ez, lasai, ez gaitu erromantizismoak jo baina gure bihotzak kolpe asko hartu izan dituela ezin uka eta horrek osasunean sinestu nahi duguna baino eragin handiagoa duela esan nahi nizueke hemendixe. Gure bihotza perikardio izeneko sare edo zakutxo batek sostengatzen eta babesten du baina baita estutu ere. Noiz? ba gure barrua estutzen denean, sinplea da oso ulertzen. Susto bat, min bat, bihotzondoko bat hartzen duzun bakoitzean perikardioak jasotzen du kolpea. Zuk ez duzu bihotzean minik baizik perikardioan. Zure amoremiñak perikardioak nozitzen ditu. Bihotzak etenik gabe taupadaka jarraituko badu norbaitek babestu behar eta hori perikardioak egiten du. Eta bizitzearen, sentitzearen, poderioz uzkurtu eta gogortu egiten da perikardioa. Eta horrelaxe gaixotzen gara, itolarria, bihotzerrea, bizkarreko mina, lepahezurrekoa, sorbaldako minxorria, horietan denetan perikardioa duzu enbarazu eginez. Ez dakigu hala nahi duen baina bizirik iraungo baduzu horrelaxe babestu behar zaitu ezinbestean.

wikipedian.png

Medikuak ez du honen berririk izango ziurrenik baina perikardioa hortxe daukazu, bularraren erdi-erdian, erraz asko topatzeko moduan. EITB-rako informazioa bildu duen kazetariak ere ez dio honi erreparatu. Perikardioak ez du bihotza sostengatzeaz aparteko funtziorik betetzen antza baina aztoratua, kaltetua, izatea ziurra da eta topatu nahi duenak erraz ikusiko du. Segituan sentituko du.

Hau irakurrita ez ezazula pentsa sentibera izateagatik zuk bakarrik daukazunik perikardioa gogortua; bihotza harrizkoa duenak, bihotz onekoa denak, bihotz handia duenak, bihotza erdibitua duenak, bihotza mila zatitan hautsia duenak ere gogortua izango du perikardioa. Hormigoiaren pareko ia-ia, zenbait autopsiatan harriaren pareko perikardioak topatu izan baitira.

Hau guztia Montserrat Gascón terapeuta kataluniarrak irakatsi digu pasa den hilabetean Donostia eta Arrasaten emandako hitzaldietan. Berriki, pasa den astelehenean, David Barbero jaunak elkarrizketatu du Forum programan.

commanda.jpg

Andre txiki handi honek perikardioa askatzeko zer nolako lana egiten duen ezin azaldu hitzez, ez naiz gauza. Donostiako hitzaldian berak azaldu zigun moduan sagarrei buruz asko estudiatu dezake batek, urteak eta urteak, baina sagar bat jan arte ezin jakin zertaz ari den.

dwrdan.jpg

Horrelaxe ba perikardioaz ere luze idatz dezake batek buruan jasoa duen informazio piloa hementxe jarriz baina beste batek eskuak gainean jarri eta perikadioa astintzen, intxaur azalaren pare kraskatzen, dion arte ezin jabetu kontu hau zertan den. Sentitu egin behar baita, bihotzondo eta bihotzetaz ari garelarik burua hor goian utzi eta beheraxeago jaitsiz, umilduz nahi baduzue, sentitzea tokatzen da. Ez naiz luzatuko beraz. Bihotzari lasaitu bat eman nahi badiozue Hondarribi aldean badu jarraitzaile fin bat, bere pareko emakume txiki handi bat, lan hau egiten aritzen dena.

mirenekin.jpg

EUNATE GULER

Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Erantzunak(5) »

  1. Oier Castresana

    Hasieran (?) humanidadea salbatu behar zen. Gero mundua aldatu behar zen, edo gizartea. Edo norbere herria, edo auzoa, edo ingurua. Ondoren, pertsona etorri zen, eta gorputza, norberaren barrua... eta orain, perikardioa! Ari gara konkretatzen.

  2. Eunate Guler

    Perikardioa askatuta barrua hobeto, norbera askoz hobeto, ondokoarekin goxoago, auzoarekin ere bai eta humanitatearekin nola ez! Nere amona zanak esate zun bezela "aurreneko reboluziyua etxetik hasi eh!".

  3. Oier Castresana

    Uste dut, Guler anderea, oso ondo konplementatzen dela zure arrazoi barrutik-kanporakoa nire jardun kanpotik-barrurakoarekin. Benetan diot.
    Galdera da: reboluziyua etxeko zein tokitatik hasten da? ohetik, kamapetik, sukaldetik, komunetik edo nundik?

  4. Eunate Guler

    Konforme dago Guler anderea bi norabidetako arrazoi horiekin eta konplementatzearekin. Egitan.
    Amonan reboluziyua sukaldetik hasiko da noski... Baina reboluzio polit askoa hasi liteke ohetik. Edo kamazpitik.
    Eta zer esanik ez mesanontxetik... Hori datorren asterako utziko dut Castresana jauna, mesanontxeko iraultza ez baita edozer gauza eta ondo pentsatu beharra dago zer (ez) jarri!

  5. Garbiñe Larrea

    Eskerrik asko Eunate hire artikulu honengatik.
    Hondarribi aldeko jarraitzaile fin horrekin, Miren Arzakekin, ikastaroa egin diñagu Bergaran egunotan eta gure perikardioak hartu din lasaitu ederra... Bihotzak gora egin zaigun baina perikardioak behera eta zabalera (txokotik zabalera).
    Iada bizitza ez den lehengoa izango, hobea izango den!

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>